XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskatzen diren baldintza guztiak beteta izan beharko dituzte izangaiek, eskeidazkiak aurkezteko epea amaitu dadin egunean.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrenean ezartzen denaren arabera, ezinduek eta gainontzeko izangaiek baldintza berdinak bete beharko dituzte hautaketa-saioetan, deialdiaren gai diren lanpostuei dagozkien egitekoak ohi den bezala betetzea eta ezintasunak ezbateragarriak izan ez daitezenaren baldintzapean.

III.- ESKEIDAZKIAK AURKEZTEA 1.- Lurralde Ordezkaritzetan emango diren normalizatutako ereduen arabera bete behar diren eskeidazkiak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketarako Zuzendari Jn. T. Argiari bidali beharko zaizkio 20 eguneko epearen barruan, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita kontatuko dela epe hori.

2.- Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan edo Administrazio Prozeduraren Legeko 66. atalean ezartzen den eran aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

3.- Aurkeztu diren merezimenduen agiribidezko justifikazioa erantsi beharko zaio eskabideari.

Ez dira kontutan hartuko, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu ez edo behar bezala kreditatu ez diren merezimenduak.

IV.- IZANGAIEN ONARPENA Eskeidazkiak aurkezteko epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bazter utzi izanaren arrazoi eta guzti, saioetarako onartuak eta bazter utziak izan direnen zerrenda eta Langilegoaren Kudeaketarako Zuzendariaren Erabakiz.

Erabaki hori argitaratu ondorengo egunetik hasita, 10 eguneko epe bat izango dute izangaiek akatsak zuzendu ahal izateko, Administrazio Prozeduraren Legeko 71. atalean esaten denaren arabera.

V.- EPAIMAHAIKO KIDEAK 1.- Honako era honetan osatuko da Epaimahaia: - Lehendakaria: Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaria edo honek esku eman diezaion pertsona.

- Bokalak: - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria edo honek esku eman diezaion pertsona.

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako Hezkuntza Bereziko langilegoaren II. Itune Kolektiboaren barruan sartzen diren langileen ordezkari bat.

- Arabako Foru Aldundiari transferitutako Hezkuntza Bereziko Ikastetxeetako lanitunepeko langilegoaren lan-baldintzak arautzen dituen eta gaurregun indarrean dagoen Ituneak hartzen dituen langileen ordezkari bat.

- Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak izendatutako hiru Teknikari espezialista.